Tolosako Asunción klinikako langileek kontzentrazioa egin dute hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko

Tolosako Invizako hitzarmenak (Asuncion Klinika) ez du aurrera egiten. Martxoan negoziazio mahaia eratu zen eta zuzendaritzak murrizketak besterik ez ditu proposatzen. Langile horiek urteak daramatzate lan-baldintza duinen alde borrokan, eta, lanaldiari begira, hitzarmen berri honetarako erreferentzia izan dira administrazioko azpikontrata askok astean dituzten 35 orduak. Soldata-igoerari dagokionez, KPIaren araberako igoerak eskatu dituzte.
Langileek, enpresari negoziatzeko borondatea izateko eskatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzari eta Tolosako Udalari eskatzen diete negoziazioaren erantzukizuna beren gain har dezatela eta Tolosaldeko Ospitalearen publifikazio-proiektuari lehentasuna eman diezaiotela, % 100eko ospitale publikoa izateko aldarrikapena betez eta gertuko eskualdeko ospitale batek Asuncion ospitalean hainbeste urtez zerbitzu publikoa eman duten langile guztiekin izan ditzakeen zerbitzu guztiak emanez.