Tolosako zahar etxean mugagabeko greba

2004/09/19

ELA eta ESK-k grebarako deia zabaltzen dute asteburu eta jaiegunetako pertsonen zaintzean

Gipuzkoako Foru Aldundiak gustura ez EULEN azpikontrataren jangela eta garbiketa ordu zerbitzuen murrizketa bortitzarekin, esleipen berria burutu duela eskaintza hoberena egin duenari (merkeena alegia), Cobra enpresari hain zuzen. Esan zerbitzuen murrizketak hiru lanpostuen galera eta zerbitzuaren kalitatean eragina izan dituela, lan zama areagotu egin baita helduekiko arreta gutxiagotuz. Cobra enpresak, Aldundiaren oniritziz honako puntu hauek planteatzen ditu:

  • · Soldaten %30ko murrizketa.
  • · 186 lanordu gehiago urtean.
  • · Antzinatasuna, plusak eta baja egoeretan lorturiko eskubideen erabateko galera.
  • Kostuak murrizteagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako lotsarik izan zerbitzu hau Euskal Autonomia Erkidegokoa ez den enpresa bati esleitzeko. Gerontologiko langileen lan baldintzek narriadura mingarria jasango dituzte; adibidez, bi hirurteko duen langile batek, hilean 617,2 euro kobratzetik, 437,75 euro kobratzera pasako da (29.858 pta. Gutxiago hilean).

    Ez da lehenengo aldia Gipuzkoako Foru Aldundiak eta euskal instituzioek asistentzia-kalitatea okerragotzen dituztela. Zuhurki dihardute azken boladan gure lurraldean zabaltzen ari diren erresidentzia guztien kudeaketa pribatizatuz, honek dakartzan guztiarekin: helduei eskainitako asistentzia-zerbitzuaren kalitate eskasa, lan esplotazioa, batez ere femeninoa (langileen %95a emakumezkoa da). Guzti hau instituzioen hastapen ideologiko batean datza, zeinaren arabera zaintzea emakumezkoen zeregina da eta ez gai soziala. Bitartean, administrazioek, helburu bakarra dute: kostuen murrizketa.

    Arrazoi guzti hauengatik eta Eibarko Egogain Erresidentziako langileen mugagabeko grebarekin bat eginaz IRAILAREN 25ETIK AURRERA MUGAGABEKO GREBARA DEITZEN DUGU

    LAN BALDINTZAK MANTENDU!
    ASISTENTZIA-ZERBITZUAN KALITATE MURRIZKETARIK EZ!