Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek mobilizatzen jarraitzen dute soldatak parekatzeko

Langileek 2 urte baino gehiago daramatzate gatazkan, eta oraingoz 6 greba egun ere egin dituzte. Sindikatuok mobilizazioekin jarraituko dugu Osakidetzak egoera desblokeatu arte eta soldata-baldintzak ospitale-eremuko gainerako langileekin parekatzea erabaki arte; izan ere, kolektibo hori, Osasun Zerbitzu Publikoaren barruan funtsezkoa dena, Sareko beste ospitale batzuekin koordinatzen da etengabe, odol-bankurik ez dutenei zerbitzua emanez.
2022an, behin eta berriz gogorarazi zaio Osakidetzari plantillaren legezko ordezkaritzak negoziatzeko borondate irmoa duela; hala ere, atea beti itxita egon da Osakidetza eta zentruko zuzendaritzaren aldetik. Egoera horren aurrean, TGEEZko eta Osakidetzako Zuzendaritzari planteatuko zaio sindikatuekin negoziatzeko esertzea eta, horrela, gatazka benetan konpontzeko prest dagoela erakustea. Gogoratu behar da TGEEZko plantillaren egoera berean dauden beste kolektibo batzuek beren soldata-baldintzak zentruko Zuzendaritzarekin negoziatuta parekatzen zirela ikusi dutela.
Deialdia egin dugun sindikatuok dei egiten diogu Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Zuzendaritzari, bai eta Osakidetzari ere, negoziatzera eser daitezen eta proposamen zehatzekin joan daitezen, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan aspaldidanik dagoen gatazka konpontzeko, eta behingoz onar dezan kolektibo osoari % 4ko osagarria ordaindu behar zaiola.