Trapagaran Bailarako Udaleko kale garbiltzaileak greban

2016/04/25
Trapagarango Bailarako Udaleko kale garbitzaile eta zabor biltzalieek greba mugagabea hasi zuten apirilaren 4ean. Langileok JA Peral azpikontratarentzak behar egiten dute eta bi hilabete daramatzate soldatarik jaso gabe. Gainera, azpikontratak soldatak %20 eta 30 bitartean murrizteko asmoa adierazi die behargineei.

Adierazgarria da azpikontrata honek 16 urte daramatzala Trapagaran Bailarako Udaleko kale garbiketa eta zabor bilketa lanetan. ELAren iritziz urteotan eman den kudeaketa eskaxaren ondorioz JAPeral azpikontrataren etorkizuna zalantzan dago.

Egungo egoerari sailari buelta eman eta lanpostuei eusteko ELAk esleipen berri bat aurkez dezala eskatu dio Trapagako udalari.