Tren sozialaren aldeko ekitaldia Gasteizen

2007/06/13
Tren soziala bai. AHTri ez. Hori izan da ekainaren 14ean ELAk Gasteizen egin duen jardunaldiaren leloa. Goizean delegatuen bilera egin da, Villasuso Jauregian. 11:30tan, berriz, manifestazio batek Ama Zuri Birjinaren plaza eta Ajuria-Enea lotu ditu.

Ekitaldia ELAk gizarte ereduaren inguruan antolatu duen kanpainaren barruan dago. Guztira sindikatu honen 200 ordezkaritik gora hartu dute parte.