Tren sozialaren aldeko manifestazioa larunbatean Bilbon "AHT ez!"

2005/01/27

Urtarrilaren 29an 18:30etan Bilbon Jesusen Bihotzako plazatik, AHTren aurkako eta trenbide sozialaren aldeko manifestazioa aterako da.

Behean sinatzen dugunok, gaurko garapen sozio-ekonomikoaren bideez oso kritiko agertzen garen arlo desberdinetako pertsonak, ondoko hau agertu nahi dugu Euskal Y deritzon Abiadura Handiko Trenaren proiektuaz eta berau bideratzeko administrazioak izandako prozeduraz:

  • Abiadura Handiko Trenak ez du inolaz ere konponduko, iraunkortasunaz janzten badute ere, Euskal Herrian merkantzien garraioak gaur duen arazorik nagusiena, hau da, etengabeko handitze-bide zoro batean guztiz murgildua izatearena. Are gehiago, AHTren proiektua bide zoro horrentzat ezinbesteko aupada da, gerora gaurko egoeraren okertzea ekarriko duena. Bestetik, bidaiarien eguneroko garraioaren arazoak ere ez ditu konponduko, funtsean, hiru hiriburuen arteko lotura arina baino ez baitu helburu, erdiko eskualdeak pasabide hutsa izatera behin betiko zigortuz. Azkenik, baina ez garrantzi eskasekoa, AHTren proiektuak lurraldean urratutako ingurumenean eragingo dituen kalte larriak onartezinak izan beharko ziren egunero ahoa "garapen iraunkorrez" beteta dutenentzat.

  • Bestalde, proiektu horren ardura duten erakunde publikoen jokaera salatzen dugu. Prozedura osoan kanpora begira agertu duten gardentasun eza, eta manipulazio informatiboa, salatu. Gizartearen sektore desberdinetatik eragile sozialek behin eta berriz eskatutako esku-hartze bideak ez zabaltzea salatu. "Pluralitatea" gizartearen gizabanakoen pentsamoldeei ez ezik gizarteak dituen arazoen aurrean, garraioarena kasurako, izan daitezkeen ikuspegi eta alternatiba desberdinei beraiei ere dagokielako, erakundeok hartu duten "aukera bakarreko" jarrera salatu. Izan ere, badira tren-sistema eta garraio-sistema ulertzeko modu asko, oso modu kontrajarriak ere, eta denok ez diote berdin erantzuten garapen iraunkor batek halabeharrez eskatzen duenari. Beraz, bada garaia demokrazia esku-hartzailearen bideak gauzatzen hasteko.
  • AHT proiektuak ekarriko dituen kalteak, ingurumenekoak, sozialak, eta ekonomikoak berak ere, zeharkatutako eskualdeetan batez ere, onartezinak dira guretzat. Gaurko "garapen" bideez debate zabala, sakona eta, beraz, demokraziaz, esku-hartzailea ezinbestekotzat hartzen dugu: Zer tren-sistema Euskal Herrirako? Zein garraio-sistemaren barruan? Eta zein lurralde-antolamenduren barnean?. Galdera asko direnez oraindik orain erantzun gabeak, bat egiten dugu Trenbide Sozialerako Sareak hile honen 29rako Bilbora deitutako manifestazioaren lelo nagusiekin:

    Tren sozialaren alde gaudelako, AHT Ez!
    Demokraziaz, eztabaida esku-hartzaileari Bai!

    SINATZAILEAK-FIRMANTES
    Belen Arrondo - sindikalista STEE-EILAS
    Jose Elorrieta - sindikalista ELA
    Mikel Noval - sindikalista ELA
    Alazne Alonso - sindikalista ELA
    German Kortabarria - sindikalista ELA
    Rafa Diez - sindikalista LAB
    Ainhoa Etxaide - sindikalista LAB
    Txutxi Ariznabarreta - sindikalista LAB
    Txomin Lorca - sindikalista LAB
    Jeronimo Prieto - sindikalista LAB
    Unzalu Salterain - baserritarra EHNE
    Paul Nicholson - baserritarra EHNE
    Arantza Arrien - baserritarra EHNE
    Iñaki Fernández Larrea - baserritarra EHNE
    Felix Ajuria - baserritarra EHNE
    Angel Abalde - sindikalista ESK
    Josu Egireun - sindikalista ESK
    Izaskun de la Fuente - sindikalista ESK
    Joseba Azkarraga - Mondragon Unibertsitatea
    Arianne Kareaga - Mondragon Unibertsitatea
    Ainhoa Larrañaga - Mondragon Unibertsitatea
    Arantza Ozaeta - Mondragon Unibertsitatea
    Marian Bilbatua - Mondragon Unibertsitatea
    Helena Franco - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Pedro Ibarra - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Yolanda Jubeto - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Iñaki Antiguedad - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Iñaki Barcena - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Jose Allende - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Jose Inazio Basterretxea - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Juan Hernadez Zubizarreta - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Mikel de la Fuente - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Goio Etxebarria - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Zesar Martinez - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Mikel Zurbamo - Euskal Herriko Unibertsitatea
    Josu Larrinaga - Euskal Herriko Unibertsitatea (ikerlaria)
    Maite Aristegi - Baserritarra
    Jose Manuel Erasun - Kooperatiba-Kudeatzailea
    Julen Rekondo - Ingurumen kontsultorea - Kazetaria
    Iñaki Petxarroman - Kazetaria
    Carlos Alonso - Abokatua-Ingurumen Kontsultorea
    Txema Pico - Ekonomilaria
    Joxe Iriarte "Bikila" - Idazlea
    Mikel Urdangarin - Kantaria
    Alex Txikon - Mendizalea
    Joserra Zabala- Donostia Bizirik plataforma kidea
    Edorta Bergua- Kalapie
    Aner Petralanda - Duina
    Koldo Navascues - EKA
    Juan Martin Elexpuru - Idazlea