TS Fundiciones-eko langileek larunbaterako manifestazioa deitu dute Zestoan
2014/01/16
Protesta eguerdiko 12etan Zestoako plazatik aterako da, eta bertan parte hartzeko deialdi zabala egin dute gaur goizean. TS Fundiciones hartzekodunen konkurtsoan dago eta hilabete gutxitan argituko da enpresak zabalik jarraituko duen ala itxi egingo den.
Hiru hilabetean soldatarik ez dutela jaso salatu dute, “gu eta gure familiak suntsipen ekonomikora eramanaz”; euretako askok langabeziko dirusaria agortu zutela gaineratu dute.
Zestoako TS Fundiciones enpresako zuzendaritzak 50 langile kaleratu nahi ditu, beste 48 urtebeteko etena eman, eta gainontzeko 50 langileekin aurrera jarraitu. Gainera, soldatak nabarmenki jaitsi nahi ditu lanaldia 100 ordutan luzatzea aurreikusten du.