TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako propaganda banatzeko eguna izan da gaur

2016/10/25
Udazken honetan nazioarteko merkataritza libreko TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako mobilizazioak ari dira antolatzen Europa osoan zehar. Euskal Herrian ekimen horiek puntu gorena azaroaren 5ean antolatu den mobilizazio egunen izango dute. Hain justu, egun hori girotze aldera Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako informazioa banaketa eguna antolatu du gaurko.

Hitzordua Bilboko Plaza Biribilean izan da; ELAko –Mikel Noval– eta LABeko –Arantza Sarasola– ordezkariek adierazpenak egin dituzte BBVA eraikinaren aurreko eskaileretan.

Mikel Novalek nazioarteko enpresen boterea bermatzen duten arau edo itunen sarea desegitea eskatu du. Era honetan, CETA edo TTIIP bezalako itunen aurka, Nazioarteko Herrien arteko Itunarekin  egun hauetan Genevan egiten ari den Mobilizazio Astearekin ere bat egiten dugula azpimarratu du.

Novalen hitzetan mobilizazioei esker CETA momentuz ez sinatzea lortu da; izan ere, Valoniako legebiltzarrak sinatzeari uko egin dio, eta horren ondorioz Belgikako gobernuak ezin du akordio hori sinatu. "Herrien erabakitzeko eskubideak defendatzen ditugu. Valoniak CETAri baietz edo ezetz esateko aukera izan du. Iñigo Urkulluk eta Uxue Barkosek erabakitzeko aukera hori exijitu beharko lukete, baina ez diegu hori entzun" gogoratu du.

Azkenik, azaroaren 5ean HEHko lau hiriburuetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deia egiten dute gaurko ekitaldian parte hartu dutenek. CETA eta TTIP gelditzeko mobilizazioa da bidea, eta horrela gure lurra eta gure eskubideak defendatuko ditugu.