TTT ejes enpresako langileak greba mugagabean kaleratzeen aurka
2013/04/08
TTT ejes enpresako Legazpi eta Zumarragako langile guztiak greba mugagabean daude Apirilaren 2a ez geroztik, enpresak 14 langileren kaleratze EEE (enplegu erregulazio espedientea ) bat edo horren ordezko soldata jeitsiera aurkeztu ondoren.
Hori gutxi balitz, langileek, enpresaren aldebakarreko erabakiz, 2012ko abenduan jaso beharreko gainsaria eta 2012-2013 urteetarako adostutako soldata igoerak jasotzeari utzi dioteela, salatu du langileen batzordeak.
Langileak ez daude prest txantaia hau ( kaleratzeak edo soldata jaitsiera ) onartzeko eta apirilak 2an hasitako grebarekin jarraitzeko asmoa agertzen dute, lanpostuak mantendu eta beren lan baldintzak lotuko dituen enpresa hitzarmen bat lortu arte.
Zuzendaritzak egoera honen aurrean, enpresa isteko meatxua azaldu du, nahiz eta, une honetan, lan karga ia 100%ean izan.
TTT ejes enpresak 77 langile ditu Legazpi eta Zumarragako lantegietan.