Tubacexek kaleratuak berriro onartzea proposatu du, grebaren jarraipenak bultzatuta
2021/07/20

Tubacexeko langile batzordeak greba mugagabeari eusteko erabakia hartu ondoren, bilera izan dute gaur Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin. Bilera horretan, zuzendaritzaren proposamena jaso dute langileen ordezkariek: EEEk eragindako langileak berriro hartzea. Hala jakinarazi du batzordeak berak: “TTI eta ACVAko zuzendaritzaren proposamenak dio EEEk eragindako eta horretan interesa duten guztiak berriz onartu behar direla”. Horretarako, enpresak “itzulera mailatua” proposatu du, eta “antolakuntza- eta segurtasun-beharren eta lege-izapideen” arabera. Zehazki, eta nahiz eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak lanera berehala itzultzea eskatzen duen, zuzendaritzak uztailaren 26tik azaroaren 30era bitartean itzultzea iradoki du. Era berean, “berriz onartutakoek negoziatzeke dauden ABEEtan sartuko lirateke”.
ELAk tentuz aztertuko du proposamena. Baina, ELAk ez du zalantzarik afiliatuek eta batzordeak huelgari eusteko erakutsitako determinazioaren ondorioa dela Tubacexen jarrera aldaketa. Baita Eusko Jaurlaritzarena ere.