Tubacexek atzera egin du -Eusko Jaurlaritzaren bermearekin- eta alferrik galdu du gatazka konpontzeko aukera

2021/09/23
Dagoeneko 225 egun irauten duen grebarekin amaitzeko benetako aukera galdu du Tubacexeko zuzendaritzak. ELA prest zegoenean bere afiliatuekin batzarretan Eusko Jaurlaritzaren proposamena baloratzeko, Tubacesek atzera egitea erabaki du: errekurtsoa erretiratzeko prest jarraitzen du, baina orain gutxieneko behartutako kalerak mantentzea eskatzen du. Are gehiago, zuzendaritzak orain hasierako beste puntu bat ere aldatu du, eta 2022-2024 urteetarako proposatutako izoztea 2021-24 urteetara aldatzea proposatu du, soldataren %2ko galdera litzatekeena.

 Zuzendaritzak, Lan Sailak eta enpresa batzordeak hainbat bilera egin ondoren, Eusko Jaurlaritzak proposamen bat jarri baitzuen mahai gainean, honako gai hauek jasotzen zituena:

  • ●  Zuzendaritzak uko egin zien nahitaezko 129 kaleratzeei.

  • ●  Tubacexek erretiratu egingo zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka jarritako helegitea.

  • ●  2022-2024 bitartean, BGAEa % 4tik % 1era jaitsi, soldataren izoztea, eta lanaldia 40 ordura igoko zen. 3 urte igaro ondoren, egungo eskubide guztiak berreskuratuko lirateke.

    Lan Sailak eta enpresako iturriek berretsi dutenez, Tubacexeko zuzendaritzak ontzat jo zuen proposamena. ELA, bere aldetik, eta proposamen osoarekin ados ez egon arren, aurrera jarraitzeko prest agertu zen, bere osotasunean aztertuta, sindikatuak hasieratik defendatutako marra gorriak errespetatzen baitzituen: kaleratze traumatikoak baztertzen ziren, eta hartu beharreko neurriak koiunturalak ziren. Hori guztia Tubacexeko gatazkari irtenbidea emateko ELAren borondatearen erakusgarri da.

    Hala ere, ELA prest zegoenean bere afiliatuekin batzarretan proposamena baloratzeko, enpresak atzera egitea erabaki du: errekurtsoa erretiratzeko prest jarraitzen du, baina orain gutxieneko behartutako kalerak mantentzea eskatzen du. Are gehiago, zuzendaritzak orain hasierako beste puntu bat ere aldatu du, eta 2022-2024 urteetarako proposatutako izoztea 2021-24 urteetara aldatzea proposatu du, soldataren %2ko galdera litzatekeena.

    Zuzendaritzaren azken proposamen hori atzerapauso handia izan da negoziazioetan, eta Eusko Jaurlaritzak babestu egin du, azken orduan enpresaren eskaera guztiak onartu baititu, sindikatu guztien harridurarako gaurko bileran.

  • Horregatik, ELAk uste du Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza zalantzan geratzen dela, eta deitoratu du Lan Sailak hasierako proposamena aldatu izana enpresaren planteamenduak jasoz, lehen proposamenarekin irekitako akordio aukerak baztertuz.