Tubacexeko zuzendaritzak gatazkari eustearen alde egiten jarraitzen du

2021/07/13
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Tubacexeko EEEa baliogabetu ondoren, bilera egin du zuzendaritzak eta langile batzordeak, eta bertan enpresak jakinarazi du ez dituela langileak berriro lanpostuetan hartuko, nahiz eta epaiak hala egin zezan eskatzen zuen. Soldatak ordainduko dizkie langileei Tubacexek, horretarako behartzen baitu epaiak, baina ez ditu lanpostuetan onartuko (PCB enpresa bezala).

ELArentzat oso albiste txarra da, epaiak agerian utzi baitzuen ez dagoela EEEa aurkezteko inolako arrazoirik, eta, beraz, erabaki honek erakusten du zuzendaritzak gatazkaren hasierako egoerari eustearen alde egin duela. Era berean, kontraesna nabarmena dago: zuzendaritzak erabaki du kaleratutako langileei soldatak, baina lanpostuan onartu gabe. Kontradizioa dagao epaiketak adierazitakoarekin, gastu handiagoa ekarri baitio enpresari

ELAko atal sindikalak batzarra egingo du datozen orduotan egoera aztertzeko eta behar diren erabakiak hartzeko. Era berean, bihar Laudioko Tubacexetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu du ELAk. 18:30ean abiatuko da enpresatik.