Tubos Reunidos eta Productos Tubulareseko langileen batzordeek kaleratzeak salatu dituzte

2017/09/27
Tubos Reunidos eta Productos Tubulareseko langileen batzordeek instituzioei eta bereziki Eusko Jaurlaritzari dei egiten diete, lanpostuak mantendu ditzaten eta bizi izan duten kudeaketa eskasak agertoki zailago batetan utzi ez ditzan, euskal industria garrantzitsu batzuekin gertatzen ari den moduan. Prekarietatean sakondu baino, balio handiko produktuen aldeko politika industrial publiko bat eskatzen dute, industria merkatuen eta inbertsio fondo handien eskuetan ez erortzeko.

Tubos Reunidos Industrialeko (TRI) eta Trapagako Productos Tubulareseko (PT) Langileen Batzordeen agiria:

Administrazio kontseiluak 300 milioi € baino gehiagoko zorra murriztu nahi du lanpostuak desagerrarazten. Enpresa Batzordeek, ordea, akats larritzat hartzen dituzte erabaki hauek. Lanpostuak murriztuz, langileen lan baldintzak okertuko dira prekarietatea handiagotuz honek dakarren guztiarekin. Enpresa honetan kudeaketa arazo larriak ezin dira berriro errepikatu eta adibide moduan 2007an gertatutakoaz ari gara hitz egiten, non, akzioen berrerosketa eta amortizazioa eman zedin 170 milioi €ko mailegu bat eskatu zen akziodunen artean banatzeko, zorra 200milioi €tan geratuz. Beste adibide bat: distribuzioa egiten zuen Almesa enpresan emandako desinbertsioa (2010ean 25 milioi € sartu 2017an 2,7 milioi gatik saltzeko). Edo Inauxaren salmenta, 2016an irabaziak izan zituen Tubos Reunidos Taldeko enpresa bakarra. Kudeaketa mota hau da Tubos Reunidos Industrial zein Trapagako Productos Tubularesen egoeraren erantzule bakarra.

Tubos Reunidosek 214 milioi ko irabaziak izan ditu 2007 eta 2014 artean eta akziodunen artean 244 milloibanatu ditu.

Proposatu dituzten lanpostuen murrizketak- behin behinekoena zein azpikontratena- prekarietatean sakondu besterik ez du egingo, lan baldintzak kaskartuz eta langileen segurtasuna zalantzan jarriz. Azpimarratzekoa da 10 hilabete daramagula hitzarmena salatu zenetik eta Zuzendaritzak ez duela borondaterik erakutsi hau aldatzeko.

Instituzioei, eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzari dei egiten diegu, gure lanpostuak mantendu ditzaten eta bizi izan dugun kudeaketa eskasak ez gaitzala agertoki zailago batetan utzi, euskal industria garrantzitsu batzuekin gertatzen ari den moduan.

Balio handiko produktuetan eta, ez prekarietatean, apustu egingo duen politika industrial publiko bat eskatzen dugu, gure industria merkatuen eta inbertsio fondo handien eskuetan ez erortzeko.