Tubos Reunidos lantokiaren itxierak lana suntsituko duela salatu du ELAk

Acecsako (Iruñeko Tubos Reunidos taldeko enpresa) langileek komunikabideen bidez jakin dute Zuzendaritzak instalazioa itxi eta plantilla Amurriora eramateko asmoa duela.
Informazio hori, orain arte langileei helarazi ez zaiena, egiazkoa balitz, ezkutuko EEE bat egitea ekarriko luke, Iruñeko plantilla Amurriora aldatzea planteatzeak kontratu gehienak edo guztiak desegitea ekarriko baitu.
Iragarpenak desindustrializazio kasu berri bat suposatzen du Foru Komunitatean; enplegua suntsituko duena, kasu honetan, gainera, diru publikoarekin abalatua.