Tubos Reunidoseko (Amurrio) langileek lanuzteak bertan behera utzi duen akordioaren aurka bozkatu dute

Joan den astean Enpresa Batzordearen gehiengoak (CCOO, UGT eta LAB) erabaki zuen, plantillarekin kontsultatu gabe, akordio bat sinatzea (soldaten igoera oso txikiarekin), eta horrek lanuzteak amaitzea ekarri zuen. Esan beharra dago lanuzteen zikloa otsailerako eta martxoko lehen egunetarako deituta zegoela. ELAk guztiz errefusatu zuen akordio hori, eta lanuzteak bertan behera uztea ere.
Otsailaren 15ean batzarra egin zen enpresan eta bozketa egin da. Hiru eguneko bozketaren ondoren, gaur, otsailak 18, Amurrioko Tubos Reunidoseko langileek errefusatu egin dute erreferendumean Enpresa Batzordearen gehiengoak Zuzendaritzarekin lortutako akordioa.
Batzordearen gehiengoak (CCOO, UGT eta LAB) hitzarmenetik kanpoko langileei eta Zuzendaritzari botoa emateko baimena emateko ahaleginak egin ditu, hitzarmenak utzi ez arren. Hala eta guztiz ere, Tubos Reunidoseko plantillaren gehiengoaren borondatea nagusitu da. Emaitza:
• Ez akordioari: 340 ( % 55)
• Bai akordiori: 269 ( % 43)
• Zuriak: 5
• Baliogabea: 3
Langileen erabakia argia izan da, akordio hau ez dute nahi. Hori dela eta, ELAk eskatzen die sinatzaileei atzera egiteko orain arte egindakoarekin, akordioa baztertuz eta Tubos Reunidoseko plantillaren gehiengoaren borondatea onartuz.