Tubos Reunidoseko langileek greba egin dute gaur bi kide inputatu izana salatzeko
2015/09/10
Aste honetan Tubos Reunidoseko langileak bi langile inputatu izana eta hauen kontrako epaiketa salatzeko mobilizatuko dira. Enpresa batzordeak deituta 24 orduko lanuztea egin dute gaur bi langileoi elkartasuna adierazteko. Era berean, 9etatik aurrera elkarretaratzea egingo dute auzitegiaren atarian.
2012ko apirilarean lan erreformaren aurka deitutako grebaren lehenengo egunean izandako gertakarien ondorioz bederatzi hilabete eta bi urte arteko zigorra eskatzen zaie Tubos Reunidoseko bi langileri. Herrizaingo Sailaren eta enpresaren zuzendaritzaren jarrera salatu du langileen batzordeak, eta ekintza sindikalaren kontrako kriminalizazio saiakera berri bat dela azpimarratu du.