NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA
Tubos Reunidoseko (Langraiz) greba mugagabearen lehen egunean jarraipen zabala egon da
Tubos Reunidos Premium Threads (Langraiz Oka) enpresako produkzio langileen gehiengo zabal batek bat egin du ELAk, CCOOk eta UGTk deitutako lehen greba-egunean, negoziazioa desblokeatzeko eta enpresa-hitzarmen berri bat lortzeko. Bertan 73 pertsonak lan egiten dute.
Sindikatuek, negoziazioetan aurrerapausorik eman ez denez, greba mugagabea deitu dute gaurtik aurrera, eta hitzarmen kolektibo propioa izateko enpresa-ituna gainditzea eskatzen dute, erosteko ahalmena bermatzeko, lanaldia murrizteko eta hainbat plus eguneratzeko, besteak beste.