NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA
Tubos Reunidosen (Langraiz) gaur amaituko den hiru asteko grebak jarraipen zabala izan du
Negoziazioetan aurrerapausorik eman ez denez, langileek greba mugagabea hasiko dute abuztuaren 26an.
Gaur, abuztuak 2, amaitu da Langraiz Okan 73 pertsonari lana ematen dien Tubos Reunidos Premium Threads enpresan deitutako hirugarren greba-astea. Enpresa-batzordea (2 ELA, 2 CCO, 1 UGT) pozik agertu da, ekoizpen-langileen gehiengo zabalak grebarekin bat egin duelako itunak gainditzeko eta erosteko ahalmena bermatuko duen eta lanaldia murriztuko duen enpresa-hitzarmen propioa lortzeko, besteak beste.
Nolanahi ere, negoziazioetan aurrerapenik egin ez denez, batzordeak greba mugagabea deitu du abuztuaren 26tik aurrera, oporren ondoren lantegia berriro irekitzearekin batera.