Tutera eta Buñueleko GE-Alstom-eko langileen mobilizazioak

2016/05/30
Tuterako Parke-Biltegiaren langileek maiatzaren 20tik greban daude eta Buñuelekoak gaur, maiatzak 30, hasi dira. ELAk lanpostu guztiak eta lan zentro guztien jarduera defendatuko du, edozer planteamenduaren gainetik.

Tuterako Parke-Biltegiaren langileak (23 lagun daude), maiatzaren 20tik greban daudenak. Buñueleko langileak (103 laguneko plantilla), aldiz, greba mugagabean egonen dira gaurtik aurrera.

ELAk lanpostu guztiak eta lan zentro guztien jarduera defendatuko du, edozer planteamenduaren gainetik. Bide batez, ELAk aldarrikatzen du Buñuel eta Tuterako langileei buruzko negoziazio guztiak Nafarroan egin behar direla, halabeharrez.