Tuterako Dagesa-Eroskiko langileak greba mugagabea hasiko dute otsailaren 23an

2006/02/14

Tuterako Dagesa-Eroskiko langileak greba mugagabea hasiko dute datorren otsailaren 23tik aurrera. Bertan 55 lagunek egiten dute lan. Enpresa-batzordea bost lagunek osatzen dute; lau ELAkoak dira, eta bestea, CCOOkoa. Eroski Taldea Dagesaren parte da, eta bere asmoa talde guztiarentzat Espainia mailako hitzarmen bat negoziatzea da. Orain arte, berriz, Dagesa-Eroskin Nafarroarentzako enpresa hitzarmen bat negoziatzen zen. Hori da langileak grebara jotzeko arrazoia.