Tuterako Eroskiko langileen gehiengoak bat egin du greba deialdiarekin

2006/07/17

Langileen gehiengoak bat egin du Tuterako Dagesau enpresan deitutako grebarekin; Dagesau Eroski taldeko empresa da. Guztira 54 langile ditu enpresak; horietatik 45k bat egin dute ELAk egindako greba deialdiarekin. Oso aipagarria da langileen jarrera; izan ere, enpresaren zuzendaritzak grebarekin bat egin duten langileak mehatxatu ditu. Gainera, oso adierazgarria izan da giza-baliabideen zuzendaria langileak ordezkatzen ikustea.

Eroskik, Madrilen estatu mailako hitzarmen bat sinatu du eta Tuterako langileei inposatu nahi die, gaur egun daukaten hitzarmenaren ordez. ELAk Eroskiri hitzarmen honen aurkako jarrera azaldu dio, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako langileentzako lan baldintzen galera dakarrelako. Hitzarmen berrian 1.784 orduko urteroko lanaldia ezartzen da, Tuterako langileen hitzarmenean baina 14 ordu gehiago. Guzti hori merkataritzan, lanaldiak oso luzeak diren sektorean. Gai sozialetan ere galerak oso garrantzitsuak dira.

Eroskik Nafarroako Gobernuari greba legez kanpokotzat jotzeko deia luzatu dio. Horrek argi uzten du zein den Eroski bezalako enpresa baten benetako aurpegia.

Bestalde, ELAk jarraitu egiten du Basauriko Bilbondo Hipermerkatuan daraman kanpainarekin. Eroskik estatu mailako hitzarmena kosta ahala kosta inposatu nahi du, langileen lan baldintzak nabarmen kaltetuz.