GARRAIO PUBLIKOA

Tuvisan mobilizazioak eta grebak jarraitzearen alde egiten du ELAk

2024/02/18
Udalak egindako proposamenak ez ditu aldarrikapen minimo guztiak asebetetzen. Ez dio fitxaketa efektiboari ezta pribatizazioen publifikazioari irtenbide zehatzik ematen.

Gasteizko Udalak azken proposamen bat egin dio Tuvisako Greba Batzordeari, eta Greba batzordeak, gehiengoz erabaki du proposamen hori asanbladara eramatea.

Gogorarazi behar dugu Tuvisako langileek abenduan 3 greba egun, urtarrilean 7 lanuzte egun eta otsailaren 10etik greba mugagabean daudela, eta greba honen jarraipena, %100ekoa izaten ari dela.

Greba eta mobilizazio fase hauetako aldarrikapenak honakoak dira.

• Autobus linea gehiago ezartzea. Lanpostu publikoei eustea. Hiritarrentzako zerbitzu hobea ematea.
• Fitxatzeko ordulari bat ezartzea. Egunerokoan egiten den lanaldi erreala kontatu dadin eta langileek len egiten duten denbora guztia kontuan hartu dadin.
• Azkenaldian emandako pribatizazioei muga jarri eta publifikatzea (Parkinga, Gruak, Tailerra...).
• Azken urteetako akordioak BOTHAn publikatzea
• Hitzarmenaren negoziaziorako intelkokutore erreal bat eta egutegi bat.

Udalak egindako azken proposamenak, ez die ez fitxaketa efektiboari irtenbide zehatzik ematen.

Gaur lorturiko aurreakordioak aurrerapausuak badauzka gainerako gaietan. Aurrerapausu horiek, ezinezko izango lirateke egin den borrokarik gabe. ELArentzako, Gasteizko autobus zerbitzu publikoa indartu eta duintzeko bidean langileek hartutako mobilizazio eta grebaren bidean aurrera jarraitzea da aukerarik onena, akordio hobeago bat lortze aldera.

Langileen asanblada deitu du Greba batzordeak. ELAk, asanblada horretan, mobilizazioekin aurrera jarraitzea defendatuko du, helburuak lortu ahal izateko.