Adolfo Muñoz "Txiki": "Euskal ogasunek bildu duten diruaren zatirik handiena gastu sozialera bideratu beharko litzateke, ez zorra ordaintzera"

2018/02/14
ELA sindikatuko idazkari nagusi Txiki Muñozek euskal ogasunek bildu duten diruren zatirik handiena gastu sozialera bideratu beharko litzatekeela baieztatu du EITBko AhozAho+ saioan. Bertan salatu du “zor publikoa ordaintzera joango dela diru-bilketaren soberakina, EAJ eta PPren arteko arkordioari esker”. Itun hori sinatu zuten Madrilen, iazko uztailaren 11an, eta gastu araua indarrean jarri zuen, zorra ordaintzea lehenetsiz eta inbertsio sozialen handitzea debekatuz. “Eusko Jaurlaritzak nahiago izan du Espainiako eredua klonatzea”, gehitu zuen.

Saio horretan, Josebe Iturrioz aktibistak ELA zoriondu zuen Bizkaiko erresidentziaren grebaren duintasuna “erakusteagatik”. “Penagarria” iruditu zitzaion “Bizkaiko Ogasunak jokaturiko papera, bai gatazkan, baita erresistentzia-kutxaren gaian susmoa hedatzeagatik ere”. Ildo beretik, Asier Blas, EHUko politogoak, ELA zoriontzeaz gain, “euskal gizartearentzat ELA bezalako sindikatu bat edukitzea pribilegio bat dela” azpimarratu zuen. “Garai hauetan -gehitu zuen-, indar progresistak nahiko ahul daudenean, ELA egongo ez balitz, gure herria basamortua izango litzateke”.

Entzun hemen Txiki Muñozi egindako elkarrizketa