Muñoz: "PPk Urkulluren jarrera txalotzea oso esanguratsua da"

2017/10/03
Muñoz: "PPk Urkulluren jarrera txalotzea oso esanguratsua da"
ELAko idazkari nagusi Adolfo “Txiki” Muñozek Kataluniari babesa adierazteko ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan deitutako kontzentrazioetan parte hartu du. Zehazki, Donostiako elkarretaratzean izan da. Bertan, gogor salatu du Iñigo Urkullu lehendakariaren jarrera auzi honetan.

Muñozek Kataluniako erakundeen jarrera txalotu du; adierazi duenez, herriari emandako hitza bete dute, ez ordea, Jaurlaritzak eta EAJk. Bere esanetan, Kataluniako prozesua ulertzeko kontuan hartu behar da herritarrak antolatuta daudela eta Estatuaren betoari aurre egiteko borondatea duten arduradun politikoak daudela. Gurean gertatzen denaren kontrakoa, alegia. ELAko idazkari nagusiak gogor salatu du Urkulluren jarrera, azken honek berretsi baitu gertatzen dena gertatzen dela ere, PPrekin akordio bila jarraituko duela, akordio horiek politika antisozialak badira ere, autogobernaren kontrakoak izanda ere.

Gaurko kontzentrazioen argazki-galeria