Txurdinagabarri egoitzako eta eguneko zentroko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute, langile faltagatik

2022/03/21
Aita Menni-ko Txurdinagabarri egoitzako eta eguneko zentroko langileek elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, jasaten duten erizainen eta gerokultoreen falta salatzeko. Enpresak oraindik ez du batzorderik egin plantillaren eskaerak baloratzeko, eta lan-ordutegitik kanpoko txandak betetzera behartzeko mehatxua egin du.

Duela egun gutxi, zuzendaritzak mehatxu egin zien langileei aparteko orduak egitera behartzeko, arrazoi justifikatuengatik lanpostutik alde egiten zuten erizaintzako beste langile batzuk betetzeko. Horrek erakusten du enpresak ez duela negoziazio-fede onik, eta ez duela eskumenik sortutako gatazkei aurre egiteko.

Datorren martxoaren 29an, bilera egingo da Aldundiarekin, eta ELAk enpresak egindako irregulartasun guztiak azalduko ditu, bai eta erabiltzaileen arretaren eta zainketen okertzea ere. Erakunde publikoari sindikatuen eskaeren berri emango zaio.

ELAk langileek jasaten duten lan-itomena salatzen jarraituko du, erizaintzako eta gerokultoreetako langileak pandemia aurreko mailetan gehitzea lortu arte, eta ordezkapenak lehen egunetik. Helburua da lan-baldintzak hobetzea eta, azken batean, Txurdinagabarri zentroko egoiliarrei eskaintzen zaien asistentzia-kalitatea hobetzea.