#U30GrebaOrokorra prestatzeko eskualde asanbladak

2020/01/09
Gero eta gutxiago falta da urtarrilaren 30eko greba orokorrerako. Hiru aste, 21 egun. Dagoeneko hamaika batzar eta asanblada egin dira lantoki eta sektore ezberdinetan, asko dira herri eta auzoetan sortu diren Greba Batzordeak, propaganda kanpaina indartsua martxan da... Orain arte egindako lana berresteko eta datozen asteetako eginbeharrez hausnartzeko, ELAk eskualde asanbladak antolatu ditu urtarrilaren 9an eta 10ean eskualde ezberdinetan.

Milaka ordezkari daude deituta asanblada hauetan parte hartzera. Urtarrilaren 9an Deba, Oarso-Bidasoa, Bilbo, Gasteiz eta Eskumaldean egindako asanbladetan jendetzak parte hartu du; urtarrilaren 10ean hitzorduak Urola Kostan, Oarso-Bidasoan, Donostian, Nafarroan, Ibaizabal-Nerbionen, Ezkerraldean eta Gernika-Durangon izango dira. Denon artean urtarrilaren 30ean Hego Euskal Herria geldiaraziko dugu!