Udal Administrazioaren erreforma legearen aurka azaldu da ELA

2013/10/17
Ostegun honetan, urriak 17, “Udal Administrazioaren arrazionalizazio eta jasangarritasun” Lege proiektua eztabaidatzen hasiko dira Madrilgo Parlamentuan. Lehenengo fase honetan, lege aurreproiektuari eginiko emendakinak eztabaidatuko dira.

ELA, askotan azaldu da erreforma honen aurka, idatzietan eta baita kalean ere. Onartuko den aurreproiektuak, ELAk bere garaian, Lege hau bere horretan euskal udal eta foru administrazioan aplikatzea izango lituzkeen ondorioen gaineko balorazioa berresten du: 

  1. Zerbitzu publikoen eta berauen kalitatearen galera

  • Konpetentzien banaketarekin (konpetentzia bat, administrazio bat) gaur egun eskaintzen diren zerbitzu asko desagertu egingo dira, batez ere 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan.

2. Enplegu publikoa suntsitzea

  • Zerbitzuak desagertzen badira, baita lanpostuak ere.

  • Lege honekin aurreztu nahi 

3. Enpresa pribatuentzako negozioa

  • Erreformak, argi eta garbi esaten du helburuetako bat “favorecer la iniciativa economica privada evitando intervenciones administrativas desproporcionadas” dela.

4. Estatuaren zentralizazioa, doikuntza politikekin jarraitzek

  • Kontuhartzaileak, Ogasun ministeritzaren zuzeneko aginduak jaso eta bete beharko dituzte.
  • Lege aurreproiektuaren zirriborroak esplizituki esaten ez duen arren, Estatuak, udal eta foru langileen soldaten gehieneko mugak jarri ahal izango ditu Aurrekontu Lege bidez.  

    Eraso honen aurrean, ELAk, Hego Euskal Herriko instituzio guztiei (Gobernuak, Foru aldundiak eta Udaletxeak) exijitzen die politika propioak egin ditzatela,  lege honi planto egin eta berau Hego Euskal Herriko instituzioetan ez dezatela aplikatu. Indarra erakutsiz eta inposatu nahi dizkiguten lege injustu hauei planto eginez bakarrik lortuko baitugu zerbitzu publikoak herritar guztiontzako bermatzea eta berauok eskaintzen ditugun langileon lan baldintzak duinak eta bertan erabakitakoak izatea.

    Lanpostu asko, zerbitzu publikoak eta negoziazio kolektiboa dauzkagu arriskuan. ELAk, udal eta foru administrazioko langileekin batera, alternatibak landuko ditu eta politika hauek hemen ez aplikatzeko borrokatuko du, behar den unean eta behar den tokian egongo gara eta gure esku dagoen guztia egingo dugu hainbeste urtetan eginiko borrokaz lorturiko lan eta bizi baldintzak mantendu eta hobetzeko.