Udal eta foru administrazioko sektorialaren komunikatua

2004/03/18

Martxoaren 17an EUDEL eta hiru Foru Aldundiek ELA bilera batera deitu zuten Udal-Foru Administrazioetako langileen lan harremanak eta soldatak arautuko lukeen Akordiorako negoziaketei hasera eman nahiaz

Jadanik hiru hilabete igaro dira ELAk EUDELi txosten bat pasatu genionetik, non orain arte egin dutena, eta dirudienez hobekien egiten dutena, hau da mezulari hutsak izatea, berreginez, 2004. urterako negoziazioa ez zela txantxetakoa izango benetako arduradunei, hau da politikoei, jakinaraz zietela eskatuz.

Ildo hortatik azaldu genien edukietaz hitzegin nahi genuela, benetazko soldata igoerak adostea, zenbait kontratu nazkagarriren ereduaz amaitzea bide batez aldi baterakotasuna gutxituz,...:

1.- Soldata igoera: 2003. urteko K.P.I.-a gehi 600 eurotakoa izatea

2.- Lan Hitzarmen bakoitzean gutxienezko soldatak 18.200 eurotan finkatzea

3.- Azpikontrataturiko langilegoari plantilako lan baldintza berberak ezartzea, subrogazioa finkatuz.

4.- Gizarteratze-kontraturikoen, programa-kontraturikoen,...eta antzerako kasuetan plantilako beste lankideen lan baldintza berberak adostea.

5.- Egonkortasun gabeko pertsonalgoa gehienez % 7-ra mugatzea.

Eta edukietaz hitz egiteko ezinbestekotzat jotzen genuen alderdi politiko ezberdinen partaidetza, bestela Udal eta Foru Aldundi bakoitzean, banan banaka, eztabaida irekitzera joango ginela aurreratzen genielarik. Baina ez ziguten, ez digute, inolako kasurik egin, ondorioz Udal mailetan negoziatzea eskatu dugularik, baina hemen ere erantzun eza edota EUDEL-eko mahaiko ARCEPAFEren negoziazioen zai geratzen zirela esan digute, beste erantzunik ez dugu jaso.

Argi ez ba zuten, gaurdanik ezin dute zalantzarik izan, Mahaia osotu nahi izan badute ere ezezko erantzuna jaso bait dute. Beraz, ez da ARCEPAFErik izango, ez behintzat langileen % 80-ren ordezkaritza dugun ELA eta LAB sindikatuekin.

ELA-tik argi utzi diegu bilerara etorri diren eta mezulari hutsak dinerekin ez dugula zeresanik, ondorioz mahaitik alde egin eta osatzear geratu delarik.Ez gaude prest berriz ere ilea hartzen uzteko, eta ez gara merkealdietan arituko, ez behintzat ELAkideak. Sindikatu merkerik bilatzekotan jakin badakite norantz jo beharko duten, eta bide hortan gu behintzat ez gaitzuzte aurkituko.

Baina horrela jokatzeko asmorik balukete, aurretiaz argitzen diegu ez zaiela merke aterako, ez batzuei ez besteei, zeren eta zerbitzu publikoa eta zerbitzu horren kudeaketa mantenduz gain hobetzeko konpromezua hartu dugunez, zamar-kontratuekin bukatzera goaz, Udal eta Foru Aldundietan lan baldintza kaxkarrenetan ari diren langileen baldintzak hobetzera goaz, guztiontzat soldata igoera duinak, eta ez PP-k 2003. urterako ezarri digun gezurrezko KPIa, bideratzera goaz.

Adi ba langile garenok gure eskubide eta interesen defentsarako, eta gure nagusiek adi badaude ere hobe, bestela aurrez aurre aurkituko bait gaituzte.