Udaletako langileen akordioa positiboki baloratu du ELAk

2006/03/30

ELA-ko 250 delegatu inguru bildu dira gaur Eibarren Toki eta Foru Administrazioko sektorearen egoeraz aritzeko. Martxoaren 9an Udaletako langileon lan baldintzak arautzen dituen Udalhitz izeneko akordioa positiboki baloratu dute bertan burututako ekitaldian.

Gogoan izan behar da sektorean 23.000 langile inguru dihardutela eta ELAK %56ko ordezkaritza duela. 2007 arteko iraupena duen akordioak hobekuntza nabarmenak jasotzen ditu bai soldatetan eta gainontzeko lan baldintzatan.

Eduki garrantzitsuenak hauek dira:

soldatak: 2005 %4,1; 2006 - %4,6; 2007 - %4,0 (berrikusteko konpromezuaz)

2 egunetako lan egunaren murrizketa

Barneratze kontratoetan udaletako gutxieneko soldata maila ziurtatu

Prekarietatea ekiditeko behin behinekotasuna %6an ezarri horretarako behar diren Enplegu Eskaintza Publikoak deituaz.

Beste lan baldintzatan hobekuntzak

Eta nagusiki, azpikontratetako langileen subrogazio eskubidearen berma.

ELAk udaletako lan baldintzen hobekuntzarekin batera argi zuen azpikontratetako langileen eskubideak bermatu behar zituela. Horrela izanik, subrogazio eskubidea ukaezinezko aldarrikapena bezala kokatzen da negoziaketetan eta honelaxe lortua izanda.

SUBROGAZIOA

Mugak ezartzen dira batetik

Eskubidea lotzen da. Hau oso garrantzizkoa da. Eskubide honen eza izan da hain zuzen, beste aldarrikapenak bideratzeko oztoporik handiena. Lan egonkortasuna ziurtaturik ez duen langileak nekez esijituko ditu baldintzan duinak..

ELAk bere konpromezuari eutsiz, azpikontratetako eremutan administrazio publikoek ezartzen duten prekarietatea ekiditeko borrokan jarraituko du.

ELAren ustetan, Administrazio publikoetako azpikontratetako prekarietatea ekiditeko bide bakarra borroka egitea da.

Beraz, ELAK balorazio baikorra egiten du, orohar, lorturiko akordioaz. Udaletako langileen lan baldintzak hobetzeaz gain, eremu horretan diharduten azpikontratetako langileentzat ere oinarrizko bermak ezarri dira bere lan baldintzak duintzeko bidean.