Udaletako langileon lan akordioa sinaturik

2005/12/19

ELAk udaletako langileon lan baldintzak arautuko dituen hiru urtetarako (2005-2006-2007) akordioa sinatzea erabaki du. Aurrez adierazi bezala, ELAk akordio hau sinatzeko bere aldarrikapenak zehaztu zituen eta EUDELi adierazi zizkion. Gaurkoan, aldarrikapen horiek orokorrean beterik daude. Hain zuzen, aurreko hitzarmenetan lorturiko lan baldintzak bermatu egiten dira honetan eta, bide batez, Bizkaiko Aldundiko akordioan jasotzen diren hobekuntzak gehitu egiten zaizkio.

EUDEL eta beste sindikatuek hilabete luzeak eman arren eta mahaiean kateaturik egon arren eduki indartsuak lortzeko bere ezintasuna agertu dute. Honek argiro erakusten du administrazioen jarrera itxia aldarazteko presioa nahitaezkoa dela.

ELAren eritziz, azken bi urtetan eramandako negoziaketa dinamikak bere emaitzak eman ditu. Tokian tokiko negoziaketa sustatzea eta bultzatzea, udaletan akordioak burutzea eta Bizkaiko Aldundiko akordioa erreferentziatzat harturik, honako akordiora iristea posible egin dute.

Akordioan loturiko edukien aldetik zera azpimarratu behar da beste gaien artean:

Hiru urtetarako iraupenean soldatak 4,1; 4,1 eta 4,0 igoko dira eta KPIaren aldaketa balego hori ere egokituko da.

Azpikontratak mugatzeko konpromezua. Egun dauden azpikontrata entepresek subrogazioa bermatuko dute langileontzat. Honek, langileek ez zuten egonkortasuna bermatzen du.

Barneratze kontratoetan udaletako gutxieneko soldata minimoki bermatuko da

Aldi baterako kontratazioa %6an da mugatzen da gehienez eta horretarako beharrezko Enplegu Publikoen Eskeintzak burutuko dira

Lan egunaren murrizketa ordainduriko 2 egunekin eta beste 2 errekuperatzekotan

Bizkaiko Aldundiko akordioan jasotzen diren beste hainbat baimen eta lizentzia

ELAk baikortzat jotzen ditu akordio honen edukiak eta espreski subrogazio eskubidearen berma. Hainbat urtetan udaletako arduradunek eramandako pribatizatze eta azpikontratazio politikak bertan behera geratuko dira eta azpikontratako langileek bere lan baldintzak duintzeko bidea izango dute, behin egonkortasuna bermatuz gero. Bestalde ELAK azpimarratu nahi du akordio honen garapenean tokian tokiko negoziaketak eman behar direla bertako errelitateari egokitzeko akordio hau. Beraz, zein eremutan negoziatu behar den eztabaidatik kanpo, eduki indartsuak dauden mahaietan ELA prest dago akordioetara iristeko. Oraingoan bezala.