Udaletxeetako langileentzako akordioa sinatu da

2008/09/22
ELAk Udalhitz hitzarmena (udaletxeetako langileen lan baldintzak jasotzen dituen lan hitzarmena) sinatu du irailaren 22an Eudelen egoitzan izandako bileraren ostean. Euskal Autonomi Erkidegoko udaletxeetan dauden 22.000 langileen soldata eta lan baldintzak jasotzen ditu.

Akordio honek hiru urtetako iraupena izango du eta KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea) gehi puntu bateko igoera jasotzen du  2008, 2009 eta 2010. urteetarako. Elkarkidetzarako gehigarria %0,50koa izango da aurten.
Udaletxeetako arduradunek azpikontratekin sinatzen diren akordioen berri ematera behartzen ditu akordioak. Gainera baztertuen bergizarteratzeko egiten ohi diren kontratuak arautu eta mugatzeko konpromisoa hartzen da.
Udaletako langileek lau jai egun gehiago izango dituzte hitzarmen honen iraupenaren amaieran.
ELAk akordioa udal guztietan betetzea eskatuko du eta horrela gertatzen ez den bakoitzean erantzun sindikala emateko prest dago.