Udaletxetako langileen mobilizazioak iragarri dituzte lan hitzarmenaren alde

2011/02/16
Udaletxetako langileen mobilizazioak iragarri dituzte lan hitzarmenaren alde
ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek Udalhitz, udaletxetako langileen lan hitzarmenak, bizi duen kinka larria salatu dute. Ordezkariok etorkizunerako bermeak eskatu dituzte, bertan negoziatzen denak balio izan dezan kanpoko eraginen gainetik. Udalhitze-ek 22.000 langileengan du eragin zuzena eta beste hainbat langileen egoera baldintzatzen du.
  • Negoziazioaren testuingurua: bermerik eta edukirik gabeko negoziazioa. Elementu nagusiak:

◦        Administrazio publikoaren bilakaera:

▪        Pribatizazioak eta prekarietatea.

▪        Zerbitzu publikoen eskaintzaren galera.

◦        Madrilen hartutako erabakiak:

▪        Ezer ezean uzten dute bertan hitzartutako: murrizketak (8/2010).

▪        Madrilen hartutako erabakiak administrazio publikoaren aurkako erasoa dira: lan erreformak ETTei ateak ireki eta bajen inguruko zigorrak planteatzen dituzte (absentismoa).

◦        EUDELen jarrera:

▪        Madrilen hartutako erabakien kudeatzaile hutsaren papera hartu du.

▪        EUDELen dauden ordezkari politiko guztiek onartu dituzte Madrilen ezarritako zerbitzu eta soldaten murrizketak Udalhitzen adostutakoari bizkar emanez. Lan Harremanetarako Euskal Esparrua eraikitze bidean atzera pausu onartezina, eta maiatzaren 25eko greban Hego Euskal Herriko langileek erakutsitako aldarriari bizkar emanez. Azken batean arazoa da biek ala biek, Estatuko gobernuak eta  EUDELekoek helburu eta gizarte eredu bera defendatzen baitute: zerbitzu publikoak desmantelatu, eskubide sozialak merkantzia bilakatu bakar batzuk negozioa egin ahal izan dezaten.

▪        Negoziazio mahaian administrazioaren aldetik dauden zazpi ordezkarietatik bakar batek onartu du Udalhitz bere udalean. Borondate politiko falta.

 

  • Testuinguru honetan EUDELek lehenengo bilera otsailaren 1erako deitu zuen. Bertan, alde instituzionalak argi adierazi zuen benetako edukiak izango zituen negoziazioei heltzeko zuen borondate eskaxa, negoziazioaren mugak hiru ardatz hauetan kokatuz:

◦        2010ean aplikatutako murrizketak bere horretan mantentzea.

◦        Egoera ekonomiko ezegonkorraren ondorioz epe erdiko konpromezurik ezin izango zituztela hartuz argudiatuta, urtebeteko indarraldia.

◦        Bestelako “eduki sozialetan” sartzeko aukera irekita uzten zuen.

  • Otsailaren 10eko bigarren deialdian negoziazio prozesuari heldu baino lehen argitu beharreko hainbat kontu plazaratu dizkio ELAk eta LABek osatutako gehiengo sindikalak:

◦        2011ko negoziazioa hasi baino lehen bermeak nahi ditugu, bertan negoziatzen denak benetan balio izango duela kanpoko eraginen gainetik.

◦        EUDELek, eta udal askok, euren aldetik lan hitzarmena alde bakarrez urratu dute. Beraz, ezinbestez hitz egiten hasi aurretik aurreko akordioak bete egin behar dira.

◦        Lan baldintzei eta zerbitzu publikoei egindako murrizketak atzera bota behar dira; soldatetan bakarrik bertako langileek jada %8ko galera izan dute, zerbitzu sozialen murrizketan eman diren atzera pausuak handiak izanik ere.

◦        Negoziazio berriaren abiapuntua Udalhitz 2008-2010 izan behar da.

  • Zentzu horretan, udal (eta foru aldundietako) langileen lan hitzarmen duina izatea oinarrizko tresna bezala ulertzen dugu administrazio eta zerbitzu publikoen garapenari begira. Horregatik, gehiengo sindikalak aldarrikapen hauen eta sektoreko lan hitzarmenaren aldeko mobilizazio dinamika deitzen du ondorengo egunetan:

◦        Otsailaren 17an EUDELeko Bilboko egoitza aurrean, bere exekutiboko deialdia dela eta.

◦        Otsailaren 18an Irunen, 25an Donostian, martxoaren 4an Gasteizen eta 11ean Tolosan.

◦        Ronda eskaera alderdi politiko eta EUDELeko lehendakariarekin; alderdi politiko nagusiek erakutsitako borondate politiko falta dela eta.

◦        Martxoaren bukaeran batzar eta mobilizazioak EAEko udaletxe guztietan.

  • Azpimarratu nahi dugu, egoeraren larritasuna aintzat hartuta, lehenengo aldia dela sektore honetan ELAk eta LABek era bateratuan horrelako dinamika bat planteatzen dutena eta negoziazioetan aurrera egin ezean mobilizazio eta presio dinamikari jarraipena emango diogula.