Udaletxetako langileentzako akordioa sinatu da
2008/07/07
Udalhitz, udaletxetako langileen lan baldintzak jasotzen dituen lan hitzarmena sinatu ZUTEN ELA eta CCOO sindikatuek uztailaren 7an Eudelen egoitzan izandako bileran. Euskal Autonomi Erkidegoko udaletxetan dauden 22.000 langileen soldata eta lan baldintzak jasotzen ditu.
Akordio honek hiru urtetako iraupena izango du eta KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea) gehi puntu bateko igoera jasotzen du 2008, 2009 eta 2010. urtetarako. Elkarkidetzarako gehigarria %0,50koa izango da aurten.
Bestalde, udaletxetako arduradunek azpikontratekin sinatzen diren akordioen berri ematera behartzen ditu akordioak eta baztertuen bergizarteratzeko egiten ohi diren kontratuak arautu eta mugatzeko konpromuezua hartzen da.