Udazken honetan asko dugu jokoan

2021/09/23
Aurten udazkeneko ekinozioaren sarrerak aktibitate handia suposatuko du, gertaera astronomiko honetatik haratago doana. Hurrengo aste hauetan, Estatuko Gobernuak hainbat erreforma eztabaidatuko ditu, gure lan- eta bizi-baldintzei urte askotan eragingo dietenak. Asko dago jokoan, mobilizatzeko garaia da.

Premiazkoa da lan-erreforma indargabetzeko eta Madrilen eztabaidatzen ari diren pentsioen murrizketak geldiarazteko presioa handitzea. Estatuan hartzen diren erabakiak inoiz ez bezala baldintzatzeko aukera dugu. ELA lanean ari da balantzak langileen interesen alde egin dezan, eta ez patronalaren edo kapitalaren interesen alde. Horregatik, hilabete hauetan garatzen ari den dinamika mobilizatzailearen barruan, lan-zentro guztietara iritsi nahi duen sozializazio-kanpaina bat hasi da, langileei egungo egoeraren berri emateko.

Irakurri eta zabaldu!