Ugazabek muxu-truk kontratatzeko bidea egin du Jaurlaritzak

2009/12/09
Langabetuak edota oinarrizko errenta jasotzen dutenak kontratatzeko ohiz kanpoko laguntzak arautzen dituen aginduak iruzurra areagotuko du. Izan ere, kontratu bakoitzeko hileko 1.500 euro emanda Jaurlaritzak enpresei aldi baterako kontratuak ordaintzen dizkie. Enpresa askori honelako kontratuak egitea ia doan aterako zaie, aparteko esfortzurik gabe.

Eusko Jaurlaritzak azaroaren 27an onartutako agindu honek ez du kalitatezko enplegua sortzeko balio izango, eta hainbat kasuetan enplegu egonkorra ordezkatzeko erabiliko dute enpresariek. Hala adierazi du Adolfo Muñoz “Txiki”  idazkari nagusiak Bilbon egindako agerraldian. Berarekin Mikel Noval eta Janire Dominguez izan dira, arlo sozialeko arduraduna eta azterketa bulegoko kidea, hurrenez hurren
ELA aginduaren aurka errekurtsoa ezartzea aztertzen ari dela aurreratu du Muñozek.

 

Irakurri iritzia