UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldaten debaluazioa ekarriko duen aurreakordioa sinatu dute Bizkaiko Garbikuntzan

2022/07/15
UGT, CCOO eta LAB sindikatuek aurreakordio bat berretsi dute Lan Harremanen Kontseiluan Bizkaiko Garbikuntza sektorean. Aurreakordio horrek KPIa bidean uzten du, bi urtetan langileen soldaten debaluazioa ekarriz. ELA sindikatua ez dator bat sinaturiko aurreakordioarekin. "Akordio horrek langileen kolektiboa kondenatzen du daramaten prekarietatearekin jarraitzera", adierazi du sindikatuak.


Gaur, uztailak 15, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek aurreakordio bat sinatu dute Bizkaiko garbikuntzan. Sinatutako testuaren arabera, emakumezko langileek honako soldata-igoera hauek izango dituzte: 2021 urtean, %0; 2022 urtean, %1 urtarrilerako eta %2 uztailean; 2023 urtean, %2 urtarrilean eta %3,5 uztailean; 2024 urtean, %3,8. 2025erako % 2ko igoera aplikatzeko aukera aurreikusten da, 2020., 2021., 2022. eta 2023. urteetako KPIa % 12,90etik gorakoa izan bada.

ELA sindikatutik ez gatoz bat sinaturiko aurreakordioarekin. Gogoratu behar dugu sektore feminizatua eta prekarizatua dela; sektore honetan lan egiten duten langileen soldatak gaur egun ez dira 16.000 eurora iristen lanaldi osoan, eta langile gehienek lanaldi partzialeko kontratuekin ematen dute zerbitzua.

Akordio horren bidez, langileen kolektiboa kondenatu besterik ez da egiten, daramaten prekarietatearekin jarraitzera.

Gainera, hitzarmenak ez ditu bermatzen azken bi urteetan KPIen mailak. Beraz, hitzarmen hau indarrean egongo den urte bakoitzean, 12.000 langileri eragiten dien kolektiboak erosteko ahalmen-galera handia suposatuko du; ez du ezta inolako neurririk aurreikusten sektorean dagoen partzialtasuna hobetzeko. Sinaturiko akordarioak ez du jasotzen soldata arrakalarekin amaitzeko erreferentziarik ere.



Hala ere, ELAk zoriondu nahi ditu martxoaren 31tik 10 greba egun egitea erabaki zuten langileak. Era berean, garbiketan zentroko hitzarmenen alde borrokatu duten eta borrokatzen ari diren guztiei, borrokatuz sektorearentzat benetan duinak diren edukiak lor daitezkeela erakutsi baitute.