UGT eta CCOO sindikatuek eta patronalak 336.200 euro banatu dituzte Nafarroan lan arriskuen prebentziorako

2010/11/12
Lan Arriskuen Prebentziorako Fundaziotik eratorritako 536.205, 51€ banatu dituzte heuren artean. Beste behin, zenbait erakunderen finantzaketa lehenesten da Nafarroako lan osasuna eta segurtasunaren arazoei beharrezko erantzun zuzena eman baino lehen.

ELA eta LABen iritziz “ eskandulu hutsa da garatuko omen diren zenbait ekimen izendatzea eta bere finantzaketa, diru funtsa horiek nola erabiliko diren batere zehaztu gabe”.

Diru funtsen jatorriaz eta bere kudeaketaz benetako eztabaida saihesteko asmoz, langile klasearen osasunean eta bizitzan hainbesteko garrantzia duen gaia izanik, ELA eta LAB baztertzen dute.

Sindikatu abertzaleek nabarmendu dute era honetan Madrilgo eredua, porrot egin duen eredua, ezarri nahi dela, nahiz eta agerian geratu aurrikuspen formakuntzan miloika euro xahutu ondoren lan osasuna eta segurtasunean hobekuntzarik izan ez den.

Guzt honegatik ELAk eta LABek  egungo eredu aldaketa exijitu dugu Kontseiluan, honako oinarri berriekin:

 Gizarte Segurantzaren Gaixotasun Profesionalen eta Lan Istripuetako Mutuek Nafarroan sortzen dituzten aurreikuspen funtsen soberakinak bertan geratu behar dute osorik, Lan Osasuna eta Segurtasunaren Nafar Kontseiluak berak zuzenean kudea ditzan.

Ez ditzala onartu bestelako diru funtsak honelako irizpidearekin bat ez badatoz edo Estatuaren eredura baldintaturik badatoz.

Are eta gehiago,  16/2006ko Foru Dekretuak arautzen duen maiztasunez egin daitezela bilerak eskatu dute, hots lau hilabetez eta ez urtean behin. Bide batez, organo hau sortu zen funtzioetara zuzendu dadila, alegia  lan osasuneko maila eta eremu ezberdinekin zerikusia duten planifikazioa, programaketa eta kudeaketaren kontrolera”. Horregatik, 2010eko memoria, 2011ko kudeaketa plana, 2010ko aurrekontu itxiera eta 2011rako aurrekontuen informazioak exijitu ditugu. Honekin batera, hizkuntz eskubideak errespeta daitezela exijitu dugu, bertako materialeak eta bilerak euskaraz nahiz erderaz burutu daitezen.