ELKARRIZKETA SOZIALA
UGTk, CCOOk eta CEOEk sinaturiko soldaten itunak langileak pobretuko ditu

ELAk salatu du UGTk, CCOOk eta CEOEk sinaturiko soldaten itunak langileak pobretuko dituela. Iragarritako igoera horiek ez datoz bat errealitatearekin, eta ez dute balio langile klasearen pobretzea geldiarazteko, are gutxiago kontuan hartzen badugu azken urteetako infazioa ez dela egungo soldatetara eramaten ari eta erosteko ahalmenaren etengabeko galera itun honetatk kanpo geratzen da. Gainera, 'itun' horrek ez dakar inolako betebeharrik, eta, beraz, ez du itundutakoa aplikatuko denik ere bermatzen. Hego Euskal Herriaren kasuan, ELAk langileen pobretzean sakontzen ez duten soldata igoerak defendatuko ditu. Itun horrek lortzen duen gauza bakarra da gizarte mobilizazioa oztopatzea, langile klasearen pobretzearen bizkar eta enpresen mesedetan.