ARCELOR MITTAL

UGTk, CCOOk eta USOk ERTE berri bat adostu dute

2024/12/31
2009. urteaz geroztik, enpresak ia etenik gabe izan du onartutako espediente bat: konpainiaren gainbehera gero eta kezkagarriagoa da.

UGTk, CCOOk eta USOk espediente berri bat sinatu dute berriro Gabonetan Arcelor Mittaleko zuzendaritzarekin. Indarraldia urtebetez luzatuko da, eta hurrengo lantokietan aplikatuko da (eta eraginaren %a): Etxebarri ( %40), Lesaka ( %35), AMDS ( %40) eta Banaketa ( %20), Euskal Herrian; eta Asturias ( %15) eta Sagunto ( %15) Estatuan.

Unean uneko egoerari erantzun beharko lioketen aldi baterako espedienteen erabilera egiturazkoa bihurtu da Arcelor Mittalen, 15 urte baitaramatza legezko tresna hori ia etengabe aplikatzen.
Negoziazio-prozesuan, berriz ere, enpresak ez die jaramonik egin ELAren informazio-eskaerei. Eskatutako dokumentazioa ez aurkezteak erakusten du espedienteak ez duela inolako justifikaziorik. ELAk berriro eskatu dio zuzendaritzari Euskal Herriko lantegien etorkizuna bermatuko duten plan industrialak aktibatzeko. Ez da inbertsiorik egiten, eta euskal lantegiek plantilla motzenak eta batez besteko adin altuenak dituzte. Gasteizko eta Iruñeko Gobernuek ezin dute zirkinik egin gabe jarraitu, Arcelorren industria-plantek degradatzen jarraitzen duten bitartean.