UGTk eta CCOOek Bizkaiko kontserbagintzako hitzarmenean ultraaktibitatearen galera sinatu dute
2014/01/27
Bilboko Lan arloko 2. Auzitegiak epaia eman du Bizkaiko kontserbagintzako hitzarmeneko ultraaktibitateari buruz; epaiak ukatu egiten du ultraaktibitatea, izan ere, CCOOek eta UGTk Kontserbagintzako Hitzarmen estatala sinatu baitzuten 2012an, non hitzarmen probintzialei efikazia kentzen baitzaie.
Epaiak dio, batetik, hitzarmen probintzialeko 4. artikuluan ultraaktibitateari buruz argi geratzen dela aldeek borondatea dutela hitzarmena iraunarazteko (beraz, ultraaktibitatea mantentzeko).
Haatik, 2012ko urriko Hitzarmen Kolektibo Estatalak bere 4. xedapen iragankorrean dio, negoziazio kolektiboaren egiturari dagokionez, aplikatzeko lehentasuna izango dutela Hitzarmen Estatalak nahiz Enpresa-Hitzarmenek, eta horrenbestez ukatu egiten dio Hitzarmen Probintzialari balioa.
Epai honek agerian uzten du indarrean zegoen legediaren erreformaren poderioz Hitzarmen Estatal batek negoziazio probintzialari atea ixteko ahalmena duela, eta aski du horretarako negoziazio kolektiboaren egiturari buruz zehazten duena.