UGTk eta CCOOk SEPIrekin sinatutako akordioa gogor kritikatu du La Navaleko asanbladak
Sestaoko La Navaleko plantillak UGT eta CCOOk SEPIrekin abenduaren 21ean sinatutako akordioa gogor kritikatu du eta hala jakinarazi dio sindikatu hauen ordezkariei akordioaren edukiak azaldu dituztenean.
La Navaleko langileek sinaketaren aurkako ELA eta CAT-en argudioak entzun zituzten: untziolaren etorkizuna bermatzen ez duen akordioa delako, ez duelako lan zama zehatzik bermatzen, ez dagoelako onartutako neurriak aurrera eraman ahal izateko inongo plan industrialik eta ez delako irtenbiderik ematen enpresa osagarrientzako. UGT eta CCOOeko interbentzioen aurrean kritika nabariak entzun ahal izan dira, negoziazioak mantendu beharreko jarrerak alde batera utzi dituztelako, batez ere untziola publikoa izaten jarraitzearen gaiari eta lan zama bermatzearen gaiari dagokionez. UGTk eta COOek langileei galdetu gabe akordioa sinatu izana kritikatu da ere.
ELAren ustez akordioa hutsean itxi dela argi dago. Langileen gehiengoa akordioaren aurka dago etorkizunari dagokionez ezer garbirik ez dagoelako. Era berean mobiliazioekin jarraitzeko deia egin du untziolaren aktibitatea eta enpresa osagarriena bermatu arte.