Nafarroako okindegiak
UGTk eta CCOOk sinatutako hitzarmenak sektoreko arazoak betikotzen ditu

ELAk ez du okindegien hitzarmenaren aurreakordioa sinatuko, uste baitu ez dela nahikoa, ez duelako aplikazio bermerik jasotzen, ezta sektorean lan egiten duten plantillentzat inolako arazorik konpontzen ere. Edukiak ez die mesederik egiten kontratazio partzialei, ezta gaueko txandan lanaldiaren zati batekin lan egiten duten langileei ere, eta larunbat, igande eta jaiegunetan lan egiten duten langileak eta astelehenetik ostiralera bitartean 3 txandatan lan egiten dutenak bereizten jarraitzen dira. Gainera, indarraldiko lehen urtean, sektoreko enpresa txikiek adostutako soldata igoeraren erdia aplikatuko dute.
UGTk eta CCOOk sinatutako akordioa lan arazoak konpontzeko galdutako beste aukera bat dela uste du ELAk. Behin behinekotasuna, asteburuko lana, kontziliazioa eta ordutegiak, besteak beste, konpondu gabe daude oraindik.
Azkenik, ELAk sektoreko langileak beren lantokietan antolatzera animatu ditu, beren lan egoera hobetuko duten enpresa hitzarmenak lortzeko.