ELIKAGAIEN SEKTOREA

Ultracongelados Virtoren hitzarmenak KPI+1,5 igoera eta 40 kontratu finko gehiago ekarriko ditu

2024/06/14
Azagrako enpresan sinatutako bi urteko akordioak (2023-2025) 550 pertsonari eragiten die, urteko lanaldia egun batean murriztu eta atsedenaldiak handitudko ditu.

Ultracongelados Virtoren (Azagra) batzordeak, ELAko lidergoarekin (7 ordezkari, gehi 5 CCOOk, 3 UGTk eta 2 USOk), 2023-2025 aldirako hitzarmen berria sinatu du, soldata-igoera garrantzitsuekin: % 5,7a 2023rako, % 3,1a 2024rako eta 2024ko KPIa + % 1,5a 2025erako. Gainera, lanaldia egun batean murrizten da eta atsedenaldiak hobetzen dira, plusak eta aldi baterako ezintasunagatiko osagarriak hobetzen dira, txanda-kontratuaren erabilerari eusten zaio eta enpleguan egonkortasuna sortuko da; izan ere, gutxienez 40 kontratu mugagabe formalizatuko dira aldizkako kontratu finkoen artean, besteak beste.

Azagra enpresaren lantegia oso errotuta dago eskualdean, 550 pertsona inguru ari dira lanean, eta aitzindaria da elikagai freskoak eta prestatuak izozteko sektorean.

ELAko atal sindikalak lan handia egin du akordio hori lortzeko, langileen kemenaren ondorioz, hitzarmenean jasotako lan-baldintzak hobetzera bideratuta.