UNI 2 enpresak Bilboko metroaren garbiketaz arduratzen zen langile bat kalera bota du, bere eskubideak defenditzeagatik

2006/01/10

UNI 2 empresak Bilboko Metroaren garbiketaz arduratzen zen langile bat kalera bota du, bere eskubideak defendatzeagatik. Hori salatzeko, gaur, urtarrilak 10, enpresako langileek protesta ekintza egin dute Metroak Navarra kalean duen egoitzaren aurrean. Kontzentrazioa eguerdiko 12tan izan da, eta helburua kaleratutako lankideari elkartasuna adierazi eta gertatutakoa salatzea izan da.

Azken hilabeteetan, UNI 2 empresak langileen lan baldintzen aurkako hainbat neurri hartu ditu. Horrek hainbat kexa eragin ditu langileen artean. Hori dela eta, enpresa hainbat lagun kaleratzea erabaki du. Horretarako, ez du arazorik izan kaleratze zigorra ordaintzeko, kalera bota duten laguna bidegabe bota dutela onartuz. Horrelako kaleratzeen helburua gainontzeko langileen aldarrikapenak bertan behera uztea da.

Era berean, bere eskubideak defendatzeagatik kaleratutako langile honen kasuaren aurrean, ELAk Metro-a ixilik gelditu dela salatu nahi du, kaleratze bidegabe honen aurkako inolako adierazpen edo ekintzarik egin ez duelarik.