Nafarroako Gobernuak ez du euskaltegi publiko bakarreko plantilla hornitu
Euskararen irakaskuntza Nafarroako Gobernuaren lehentasuna ez dela agerian dago: pribatuak diren euskaltegiak ekonomiko itotzea da Iribasen Departamentuaren estrategia. Uharten dagoen Zubiarte Euskaltegi publiko bakarraren kasuan, beste bideak aurkitu ditu Iribasek euskararen ikaskuntzaren hazkundea oztopatzeko: plantilak gutxitu; irakasleen lan baldintzak okertu; behin-behinekoen kontratuak guztiz prekarioak bihurtu eta aurten, irakaslerik gabe ikasturtea hastea.
Aurretik diseinatutako estrategia batek soilik azaldu ahal du hau guztia. Horrelaxe uzten dute argi datuek: azken urteetan 925 ikasle izan ditu gehienez euskaltegiak (egun 800); ordea, irakasleei dagokienez 32 irakasle edukitzetik egun 18 irakasle eta erdira jaitsi da plantilla. Irakasleen eskola orduak igotzea; irakasleen birziklai ikastaroak desagerrarazi izana eta gela bakoitzeko ratioak igo izana dira, Nafarroako Gobernuak hartutako hainbat erabaki.
Behin-behineko hamar bat irakasle lanik gabe uztea ez omen da nahiko, eta langabezira joan ez diren gutxi horiei bi kontratu egiten zaizkie ikasturte bakoitzeko (oporraldiak ez ordaintzeko).
ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen dio lehen bait lehen falta diren irakaslean bidal ditzan ikastetxera eta hauen kontratuetan etenik ez izatea.