Unipapeleko langileek 12 hilabeteko soldata kobratu gabe jarraitzen dute

2016ko uztailaren 11z geroztik, UNIPAPELEKO langile guztiok suspentsio EEE (enplegu-erregulaziorako espedientea) batean gaude, 100%ekoa, eta duela egun batzuk jakin dugu Auzitegi Nazionalak EEE hori atzera bota duela, iruzurra dela argudiatuz. Beraz, EEE (enplegu-erregulazioko espedientea) nulua izanda, jada 12 dira enpresako langileei zor zaizkien nominak, martxotik gaur arte, pagak barne.
Honen erantzule zuzena SPRINGWATER putre funtsa da; berau da langileok bizi dugun egoera gogorraren erantzule zuzenak. Izan ere, bertako administratzaile nagusi den Martin Grushkak (ADVEOren laguntza zuzenarekin) Unipapel egoera kritikora eraman eta likideziarik gabe utzi du, nominak ordaindu gabe uzteraino.
Gaur egun, langileak zain gaude ea Administratzaile konkurtsalak egoera bere gain hartzen duen. Bi sindikatuok harriduraz ikusten dugu Martin Grushkak Unipapelen zein beste enpresa batzutan (PULLAMNTUR, MIRÓ, PEGGY SUE, IMTECH...) egindakoa, izan ere, bere helburua enpresak hustu eta langileak inongo babesik gabe uztea da.
Aldi berean, administrazioek izandako jarrera ere salatu nahi dugu, beste behin ere ez baitute inongo interesik azaldu enpresaren eta langileen etorkizuna bermatuko lukeen irtenbide bat bilatzeko.
Azkenik, ardura duten alde guztiei, egoera honi erantzun bat eman eta lehenbailehen langileentzat irtenbide duina izango duen soluzio bat bilatu dezatela exijitzen diegu; eta bilatu dezatela azkar!