UNITE Scotland-en bisita

2014/11/05
UNITE Scotland-en bisita
Eskoziako UNITE Scotland sindikatuko buruzagi Scot Walker –presidentea– eta Mary Alexander –eskualdeetako idazkari albokoa– Euskal Herrian dira egunotan. Bisitaren helburua UNITE Scotland-ek gure sindikatuarekin dituen aldebiko harremanetan sakontzea da.

Zentzu honetan, gogorarazi behar da ELAren ordezkaritza bat Eskozian izan zela maiatzaren 6tik 8ra bitartean beratako abagune sindikal, sozial eta politikoa lehen eskutik ezagutzeko. ELAko nazioarteko arduradun Laura Gonzalez de Txabarriren ustez, Walker eta Alexanderren bisita aukera bikaina bi herrialdeetako langile-jendearen errealitatea ezagutzeko, iragan irailaren 18an izandako galdeketaren ostean sortutako abagune politikoa aztertzearekin batera.