UPN, PSN-k eta PP-k ezarritako betoa salatzen du ELAk

2013/01/21
Gaur goizean Nafarroako Legebiltzarreko Bozeramaileen mahaiak, UPN, PSN-ren eta PP-ren bozkekin, ELA eta LAB sindikatuek lan saio batean parte hartzea eragotzi du.

Finantziazio sistema eta neurrien eraginkortasuna, besteak beste, zalantzan jartzen duen Comptos Ganberak Nafarroako Enplegu Zerbitzuari buruz egin berri duen txostenaren inguruko lan saioa izatekoa zen hau.

Duela gutxi UGT eta CCOO sindikatuek izan zuten agerpena Legebiltzarrean, non txosten honen eta Comptos Ganbera beraren aurkako salaketa larriak egin zituzten. Baita ELAren aurka ere txosten honen balorazioa egin zuenean emandako iritziagatik ere.

ELAren agerpena eragozteak bi irakurketa ditu: lehenik eta behin demokraziaren aurkako jokera bat da, Legebiltzarrean sindikatu guztien agerpena ez baita berdintasunean ematen. Eta beste alde batetik, elkarrizketa sozialaren gardentasun eza bermatzen da eredu sindikal honen aurpegi ezkutua ez azaltzeko.

ELAk, azkenik, Comptos Ganberak egiten duen lana aintzat hartzen du, eta oso larritzat jotzen du erakunde honen gardentasuna, objetibitatea eta independentzia zalantzan jartzea, ain zuzen ere ezaugarri hauen guztiz aurkakoak dituen eredu bateko partaideengaik.