Krisiaren aurrean UPNren neurriak: propaganda eta prekarietatea zabaltzeko dirulaguntzak

2011/02/17
Gastu soziala murriztu ondoren, orain 72,9 milioiko neurriak enpresen mesederako joango direla salatu du ELAk.Nafarroako Gobernuak bultzatutako krisiaren aurkako 70 neurriak aztertu ondoren, ELA sindikatuaren Ikerketa Bulegoak enpresen mesederako dirulaguntzak besterik ez daudela frogatu du.

Argi eta garbi geratu da zein den “plan anticrisis” deritzon honen helburu bakarra. Horretaz aparte, aurkeztutako neurri batzuk lehendik onartuta zeuden, eta horietako batzuk abian dira jadanik. Ez dago inongo berririk, eta Miguel Sanzen Gobernuaren propagandari dagokie: krisiaren aurka zeozer egiten duelaren itxura eman nahi du, baina ezin.

Kontratu bakoitzeko dirulaguntza da aurkeztu den neurri bat, baina ez du inporta aldi baterako kontratuak diren ala ez, edo zatikakoak. Beraz, UPNek prekarietatea bultzatzen du (adibidez, 700 euro behin behineko kontratu bat egiteagatik). Pymes, mikropymes eta ekonomia sozialeko enpresentzako murrizketa fiskalaren ondoriak ez dira azaldu, eta ez dakigu zenbat galduko du Administrazioak. Azken finean, eta historikoki frogatu den bezala, lanpostu bat ere ez dute sortuko neurri hauek, eta enpresentzako etekinak handituko dituzte, besterik ez, kontratazio prekarioa bultzatuz. Planarekin zerga-politika gero eta injustuagoa, elkartasunetik urrunago dagoena indartzen da.

Indarrean dauden neurrien artean, adibide argi bat: kaleratutako langileek jasotako kalte-ordainak zergarik ez ordaintzea, enpresa berean edo talde bereko beste batean berriz lanean hasiz gero, ELAren salaketa baten ondorio da.

Gauzak horrela, plan honen 72,9 milioi gastu sozial, eskubide gehiago eta dirusarrera publikoa handitzera bideratu behar dela eskatzen du ELA sindikatuak, bidezko fiskalitate baten bitartez.

 

Irakurri txostena