UPV/EHUko ELA, LAB, CCOO, STEE-EILAS, UGT eta CSIF sindikatuen balorazioa egun hauetako irakasleariaren grebaren inguruan

2006/05/15

1.- Grebak atzo izan zuen jarraipen zabalak gaurko jarduera akademikoa gelditu du erabat. Ditugun datuen arabera gaur ere unibertsitatea erabat gelditu da. Berriz ere agerian geratzen da irakasleriak bat egiten duela greba eragin duten aldarrikapenekin. Erantzun honek gure jarrerak indartzen ditu berehala hasi behar duten negoziazioetan.

2.- Greba deitu dugun sindikatuok harriturik gaude Hezkuntza Sailak grebaren harira Unibertsitaearen irudiaz agertu duen kezkarengatik, haiek jotzen baitugu unibertsitatean dagoen egonezaren erantzule irakasleen ordain-sarien negoziazioa ukatu dutenean. Gisa honetako adierazpenak atzerapenik onartzen ez duen arazo bati erantzun egokia ematen jakin ez izana ezkutatzea dute helburu.

3.- Gure aldarrikapen nagusia berresten dugu, hots, irakasleria osoaren (funtzionario zein kotratatu, arduraldim osoko zein partzialekoa bere proportzionaltasunean eta ordezkoak barne) soldatak duinduko dituen 6000 euroko soldata igoera.

4.- Unibertsitate komunitateak emandako erantzun zabalaren ondoren espero dugu Administrazioaren oraingo erantzunak posible egitea gatazka konponduko duten negoziazioak abiatzea denon onerako. Esan behar dugu, ordea, negoziatzeko borondatea agertuz eginiko adierazpen soilak ez direla nahiko. Negoziazioak berehala ireki behar dira, aste honetan bertan. Negoziazioak irekiak izan behar dute, ezin dira baldintzatuta egon ez dekretuaren berehalakotasunagatik, ez bere oraingo edukiengatik. Negoziatzeko borondatea proposamen zehatzetan gauzatu behar da. Aurreko bezalako tramite hutseko bilera egiteak jarrerak urruntzeko eta gatazka sakontzeko baino ez luke balioko, guk hori ez badugu nahi ere.

5.- Hezkuntza Sailburuaren oraintsuko adierazpenak iradokitzen dute Eusko Jaurlaritzak proposatzen duen bidea egin daiteken bakarra dela, ez dagoela beste bitarteko legalik. Ez dugu onartzen baieztapen hau, baina, era berean, esan nahi dugu prozedura kontuak ez direla horren erabakigarriak. Ez dugu onartzen negoziazioaren edukia aipatu dekretu soila izatea ezta bere eduki zehatzak. Uste dugu dagoen marko legalaren barruan posible dela erantzun egokia ematea gure aldarrikapenei (UPV/EHUko irakasleria guztiarentzako soldata igoera), beste unibertsitateen batzuen esperientziak argi uzten. Arazoa ez dira moduak, egoera konpontzeko borondate politikoa baino.

6.- Azkenik, jakitun gara ikaslearen kezkatuta daudela kurtso amaiera aurretik gatazka konponbidean jartzen ez bada sor daitezkeen arazoengatik. Jakin behar dute gure jarrera prozesuaren hasieratik arduratsua izan dela ahalik eta kalte txikiena eragiten ahaleginduz. Irakasleriaren haserrea eragiten duen gatazka honetan, eska dakigukeen arduraz jokatu dugu. Espero dugu Administrazioak era berean jokatuko dutela, irakasleria osoaren ordain-sarien gaineko negoziazioak irekiz. Kurtso amaiera normalizatu aipatu negoziazio errealen menpe geratzen da, holakoren ezean normaltasuna ez legoke bermatua.